Diseinua

Gaur egun enpresek irudiarekin zerikusia duen guztia zaindu behar dute, paper-dendatik hasi eta azken packaging-eraino, bideak diseinu-lerro bera izan behar du enpresa bezala irudi trinko eta sendo bat erakusteko.

Inesferan offline zein modu digitalean eskaintzen ditugu material grafikoak; baita katalogoak, packaging-a, bideoak, argazki korporatibo zein produktuenak... Web diseinua ere lantzen dugu, askotan bezero baten erabakia web-orrian atzeman dezaken horretan oinarritzen baita.

Gainerako enpresetatik bereiziko gaituen nortasun hori aurkitzeak lagunduko digu bezeroek gure enpresaren irudi profesionalago bat izan dezaten.